Kufiko

Kufikoa arabiera idazteko erabilitako alfabetoek izan duten kaligrafia formarik zaharrena da, nabatear alfabeto zaharraren aldaera bat. VII. mendearen bukaeraren inguruan garatu zen, Kufa hirian (gaur egungo Irak; hiri horretatik datorkio izena) eta beste gune batzuetan. XI. menderaino, Korana idazteko erabilitako alfabeto nagusia izan zen. Hilarrietan eta eraikuntzetan ere asko erabili zen. Ezagutzen diren Koranaren kopia zaharrenak idazkera kufikoan daude idatzita.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne